1984 Marmoles Cantabria Plaza Haundi 001
Plaza Haundi
Argazkietatik ateratako datuak: 1984ean Marmoles Cantabria eta Gomas Lizarribar bertan zeuden. 1987-88 inguruan Lizarribar lantegiaren partez aparkalekua dago eta oraindik ez dago marrazkidun fatxadarik 1989-11-19ean Aparkalekua dago eta marrazkidun fatxada eginda. Bizilagun koordinakundeak Plaza Haundi gisa izendatu eta kolunpioak jartzen ditu aparkalekua kentzeko aldarrikatuz. 1993ko martxoan azpiko garageak eta kiroldegia eraikitzeko lanak hasi ziren. 1996an…
Marmoles Cantabria, goitik ikusita.
1875. urtean Donostiako hilerria Polloe baserriko lurretan jartzea erabaki zuten. Gertaera horrek marmolgintzako hainbat enpresa erakarri zituen Egia auzora. Horietako bat Marmoles Cantabria izan zen, gaur egun Plaza Handi dagoen tokian zegoena. XX. mendeko 80ko hamarkada arte iraun zuen bere jarduerak, Astigarragara aldatu zen arte. Udalak eraitsi zuen 1987an.
Data: 1984
Egilea: Mikel Gaska
Iturria/Emailea: Egia Bizirik
Kokapena: Plaza Haundi (Luis Martin Santos Plaza)
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg276-001
Erabilpen Eskubideak:
Plaza Haundi
Argazkietatik ateratako datuak: 1984ean Marmoles Cantabria eta Gomas Lizarribar bertan zeuden. 1987-88 inguruan Lizarribar lantegiaren partez aparkalekua dago eta oraindik ez dago marrazkidun fatxadarik 1989-11-19ean Aparkalekua dago eta marrazkidun fatxada eginda. Bizilagun koordinakundeak Plaza Haundi gisa izendatu eta kolunpioak jartzen ditu aparkalekua kentzeko aldarrikatuz. 1993ko martxoan azpiko garageak eta kiroldegia eraikitzeko lanak hasi ziren. 1996an Plaza egina dago mazeta eta farolekin baita kiroldegia ere.