2006-06-11 Protesta Gladys Enea Obrak 003

Obren aurkako konzentrazioa, Gladys-Enean. Parkea lorategi tematiko moduko bat bihurtu nahi izan zuen Odon Elorza alkateak. Nazioarteko lehiaketa deitu zuen eta hainbat proiektu aurkeztu ziren. Bat aukeratu zen, baina Udaleko Osoko Bilkurak ez zuen proiektua onartu. 2006ko hasieran, oso obra garrantzitsuak hasi ziren egiten parkean: bide asko asfaltatu eta zabaldu ziren, 187 zuhaitz moztu ziren, hustubide guztiak aldatu ziren, urmaela ere aldatu zen É Obra horien aurkako oposizio garrantzitsua egon zen, Haritzalde Elkartea eta auzoko bizilagunak buru zirela. Alkateak mespretxuz tratatu zituen bizilagunak, Gustavo igeltxoari eta Miricol barraskiloari buruz hitz eginez. Bizilagunek hitza hartu zioten, eta protestako maskotatzat hartu zituzten pertsonaia horiek.

Fecha: 2006-06-11

Fuente/Donante:

Población:

Código de identificación: grdg420-003

Derechos de uso:

Deja un comentario