1976-11-24 Karmen Antia Harrera 001
Karmen Antiak, bere familiarekin batera, Antia taberna gobernatzen zuen, Mandasko dukearen kalean, Frantziskotarren ondoan. Oso ezaguna zen auzoan. 1975eko azaroan, Montxo Martínez Antia, bere semea, ETAko militantea, Madrilgo etxebizitza batean poliziak hil zuen. Hilabete batzuk geroago, Karmen atxilotu zuten, beste 42rekin batera; ETAri laguntzea leporatu zioten. Madrilgo Yeserías espetxean egon zen hainbat hilabetez. Bere askatzea, 1976ko azaroan, oso ospatua izan zen auzoan.
Fecha: 1976-11-24
Autor: Mikel Gaska
Fuente/Donante: Mikel Gaska
Localización:
Población: Egia, Donostia
Código de identificación: grd242-001
Derechos de uso: