Teila Fabrika ezagutzen al duzu?

Gure babeslea den Teila Fabrika ezagutzera gonbidatzen zaituztegu:

Kaixo lagun,

Teila Fabrika aurkeztera gatoz, interesekoa izango zaizulakoan. Proiektuen eta pertsonen elkargunea gara, eta elkarlana, kultura eta ekonomia soziala ditugu jomuga.

Lanerako eta zure proiektua garatzeko espazioa izateaz gain, eragile ezberdinekin konektatzeko eta bilerak, aurkezpenak, ikastaroak eta bestelako jarduerak antolatzeko gunea duzu hau.

Saretu gaitezen bizigarritasuna erdigunean jartzeko!

Alde batetik, 16 lanpostu ditugu espazio partekatuan. Guztion artean komunitatea sortzea da gure helburua, eta egunerokoa partekatzen dugunon arteko sinergiak eta elkarlana sustatzea. Bestalde, atsedengunea, bilera gelak eta bi areto ere baditugu, mota ezberdinetako jarduerak antolatzeko.

Teila sinbologia handiko elementua da euskal kulturan; babesa, etxea eta abaroa adierazten duena. Pertsona eta proiektuei bultzada emateko izan nahi dugun hori, hain zuzen ere.

Elikatu gaitezen elkar!

Teila Fabrikaz gehiago jakin dezazuen, aurkezpen dosierra doa atxikita mezuan. Eskertuko genuke zabalkundea! 
Ezagutu gure webgunea klik eginda!
Beraz, postu bat behar izanez gero, edo bilera edo ekimenen bat antolatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@teilafabrika.eus helbidean.
teilafabrika.eus