ARGIBIDEAK

Artxibategia bizirik

  • Aurrean duzun webgunea eta atzean dagoen proiektua luze bizirik egoteko asmoz sortu ditugu.
  • Pixkanaka irudi gehiago bildu, dokumentatu eta bertan argitaratuko ditugu.
  • Bestelako ekimenak egiteko asmoa dugu beraz gure berri izateko Gordelaguna egin edo sare sozialetan jarraitu gaitzakezu.

Nolako irudiak bidali daitezke?

  • Auzoaren bizitza erakusten duen edozein argazki edo bideo ongi etorria da.
  • Zaharra edo berria. Gaurko argazkiak etorkizunean historikoak bilakatuko dira.
  • Aukeraketa bat egin mesedez, antzekoak kanpoan utzi eta interesgarrienak bidali.

Nola bidali ditzaket irudiak?

  • Webgunean GORDELAGUNA atalaren bitartez.
  • KONTAKTUA atalean gurekin harremanetan jarri.

Paperean ditut argazkiak, zer egin behar dut?

  • KONTAKTUA atalean gurekin harremanetan jarri.
  • Edo GORDELAGUNA egin eta irudiak bidaltzeko inprimakia bete. Aukera honekin gero ez duzu paperezko akordioa bete beharko.

Ezin ditut emailez edo whatsapez bidali argazkiak?

  • Nahiago dugu ezetz, aipatutako bideak erabiltzea komeni da irudietaz gain honakoa behar dugulako:
  • Irudiak Gordegiari eman dizkiozula adierazten duen akordioa sinatu.
  • Irudien inguruko informazioa.
  • Emailearen datuak.

Gordelaguna naiz, nola bidali daitezke irudiak?

  • Saio hasi “Sartu” atalean (goian eskuinaldean) eta leku berean “Irudiak bidali” aukera azalduko da.

Emandako irudiak bueltatuko dizkidazue?

  • Bai. Irudi fisikoen kasuan originalak itzuliko ditugu eta gainera kopia digital bat emango dizugu.

Gordelaguna naiz, nola aldatu ditzaket nire datuak?

  • Zure datuekin webgunean “Sartu” ostean hemen aldatu ditzakezu; Menua -> GORDELAGUNA / NIRE DATUAK

Hizkuntza / Irudien informazioa

  • Webgunea euskaraz eta gazteleraz dago (Hizkuntza aukeratzeko goikaldean “ES” edo “EU” sakatu) baina bilduma eta irudien informazioa euskaraz dago soilik. Guztia elebitan edukitzea ezinezkoa zaigu une honetan.

Metadatak / IPTC

  • Argazki bakoitzaren inguruan bildutako informazioa (Egilea, data, bilduma…) argazki fitxategian bertan gordeta dago IPTC motako metadata moduan.
  • Mov eta avi formatodun bideoek ere IPTC motako metadatetan daukate gordeta informazioa.

Data / Hamarkadak

  • Irudi askoren datari dagokionean, soilik urtea ezaguna denean arrazoi teknikoengatik hilabetea eta eguna ere zehaztu behar izan dugu eta kasu hauetan Urteko lehen eguna aukeratu da Adibidez: 1923-01-01. Urtea eta hilabetea ezagunak direnean baina ez eguna, logika berdina erabili eta hilabeteko lehen eguna aukeratu dugu: 1923-04-01
  • Bilduma baten datari buruz hamarkada bakarrik dakigunean hau adierazteko “H”  bat erantsiko diogu urteari. Adibidez: 1930H.

Bideoak batuta.

  • Bilduma berean bideo asko egongo balira hauek bideo bakarrean batzen saiatuko gara arrazoi teknikoak direla eta. Bideoak dokumentatu eta argitaratzea oraingoz lan handiagoa delako argazkiekin baino.
  •