Paseotxo gidatu bat Egia zaharrean

Gordegiak gidatutako bi ibilalde antolatu ditu Egia auzoan zehar. Kartelean esaten den bezala, lehena, euskaraz, urriaren 17an izango da. Bigarrena, gaztelaniaz, urriaren 24an. Ibilbideak berdinak izango dira bi kasuetan.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, partaideen kopurua mugatu egin da. Horregatik, beharrezkoa da esteka honetan izena ematea:
https://gordegia.eus/ibilbide-gidatua.
Komenigarria da telefono mugikorra bisita gidatura eramatea. Mugikorraren pantailan ikus ahalko dituzun argazkiak erabiliko dira.