Polloe hilerria

Izena ondoko baserritik hartu zuen, horren lurretan hasi baitzen eraikitzen.

XIX. mendearen bukaeran, Donostiako hilerriak txikiak gelditzen ari ziren (San Bartolome eta Antigua), eta berri bat egitea erabaki zten, hirigunetik aparte, garai hartako legeriak agintzen zuen bezala. Azkenean, Polloe baserriaren ondoko lurrak aukeratu zituzten.

Jose Goikoa arkitektoaren proiektua 1878an inauguratu zen, eta hurrengo urteetan aurreko hilerri zaharretako gorpuzkiak ekarri zituzten.

Zabaltze bat baino gehiago izan du, hasieran Tturkoene baino beherago bukatzen baitzen (barruan ez ezik, kanpoko harresian ere ikusten da itxura-aldaketa).