Juan Mari Jauregi Zalakain
Juan Mari Jauregi Zalakain auzotar ezaguna izan zen Egian. Bankuko langilea ofizioz, alor askotan egindako lanagatik nabarmendu zen. LAB sindikatuko militantea izan zen eta auzoko jarduera sozialean ere nabarmendu zen. Era guztietako arazoekiko oso sentikorra, Egia auzoko baldintzak hobetzen saiatzen ziren plataforma eta taldeetan aktiboki parte hartu zuen. Bere azken urteetan Egia Bizirik Elkarteko kide izan zen.
Juan Mari Espainiar Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu zuten 2010ean eta 13/13 sumarioan inputatu zuten. Azkenean ez zuten epaitu, gaixotasunagatik eta heriotzagatik. 2021eko irailaren 3an hil zen, garuneko tumore baten ondorioz.