Zumy Gordegiaren erakusleiho

Abenduaren 20tik aurrera eta epe zehatzik gabe Zumy etxekotresna dendak (Karmengo Ama 19)  Gordegiaren irudiak izango ditu ikusgai bere erakustegiko telebistetako batean. Denda aurretik igarotzen den edonork artxibategiko hainbat irudi ikusi ahalko ditu honela.

IMG_20191220_182744 by .

ZUMYko telebista Gordegiaren irudiekin

Irudiek artxibategian daukaten izena (data + azalpen motza) eta egilearen izena daukate ikusgai. Data ezezaguna denean 0000 daramate aurretik beraz inork irudien data edo hamarkada jakinez gero esan diezagula mesedez.

IMG_20191220_183118 by .

ZUMYko telebista Gordegiaren irudiekin “Egia Gure Auzoa” liburua ondoan duela.

Artxibategia auzokide guztien begi eta belarrietara iristeko lanetan oso lagungarria da beraz hemendik ZUMYri eskerrak eman nahi dizkiogu berriz ere. Asmoa dugu beste komertzio batzuetan berdina egiteko, inork berean irudak jarri nahi izanez gero gurekin harremanetan jarri dadila mesedez.