II. Buletina

Gordegiak azkenaldian egindako gauza aipagarrienak dituzue hemen:

Webgunean:

  • Artxibategia atalean Kategoriak azpiatala gehitu dugu. Honela irudiak gaiaren arabera ordenatuta ageri dira.
  • Bilduma Nabarmen berria: Paseotxo bat Egia zaharrean. Mapa interaktibo bat da eta bertan auzoan desagertutako leku eta eraikinak jarri ditugu. Lan hau Gordegiako kide berria den Juanpe Urrosolo auzokideak aspalditik hasi zuen eta “inoiz guztiz bukatuko ez den lan bat” izanik berrikuntzak jasoko ditu aldiro.

Paseotxo bat Egia zaharrean google mapa

 

bilduma berriak by .
Bestelako albisteak:
  • Zumy Gordegiaren erakusleiho: Abenduaren 20tik aurrera eta epe zehatzik gabe Zumy etxekotresna dendak (Karmengo Ama 19)  Gordegiaren irudiak ditu ikusgai bere erakustegiko telebistetako batean. Denda aurretik igarotzen den edonork artxibategiko hainbat irudi ikusi ahalko ditu honela.

IMG_20200115_191119 by .

 

  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarlan sarietara aurkeztu ginen baina tamalez ez genuen saririk jaso. (Blog albistea)