1960H Sibilia Handi Baserria 004
Sibilia Handi (Txibili Haundi) Baserriaren sarreran. XVII. mendean eraikia, Egiako baserri garrantzitsuenetakoa zen. Harlanduzko sarrera dotore bat zuen eta egurrezko egitura nabarmena. Polloe hilerritik gertu zegoen, egungo Lau Haizeta ikastolaren atzeko aldean. Karlistaldietan gotorlekua izan zen eta gerora berreraikia. Berreraiki ondoren, Gerra Zibilean ere ondo zigortua izan zen, inguruko beste baserri asko bezala. Gerrate guztiei aurre egin bazien ere, 1964an inguruko beste baserri ugarirekin batera Etxebizitza Ministeritzak desjabetu zuen, Intxaurrondo Hegoa izango zena eraikitzeko eta 1968an bota zuten. Ancora elkarteak antolatutako Galdu genuen hiria erakusketatik hartutako irudia.
Fecha: 1960
Autor: Desconocido
Fuente/Donante: Ancora
Localización: Gabriel Aresti Pasealekua
Población: Egia, Donostia
Código de identificación: grdg173-004
Derechos de uso: