0000 Nuklearra ez eskerrik asko pegatina
“Nuklearra? Ez eskerrik asko” pegatina.
Nuklearrik? Ez eskerrik asko nazioartean erabiltzen den mugimendu antinuklearraren ikur eta leloa da. Anne Lund ekintzaile eta ekonomia ikaslearen ideiaz sortu zen, 1975 urtean, 22 urte zituela. Søren Lisberg lankidearekin batera sortu zuen, «Atomkraft? Nej tak» danierazko esaldiarekin. Ikurra 500 txapa egiteko erabili zen lehen aldiz, 1975eko Maiatzaren Lehenean. Geroztik, munduko hizkuntza askotan borroka antinuklearraren alde zabaldutako ikur sinplea izan da. Protesta ikur moduan erabiltzen bada ere, esaldiak ez du ezer errebindikatzen, begirunez erantzuten den galdera bat planteatu baizik. (wikipedia)
Fecha: Ezezaguna
Autor: Desconocido
Fuente/Donante: Karlos Trenor Dicenta
Localización:
Población:
Código de identificación: grdg007-006
Derechos de uso: