1983-09-13 Polizia Nazionala Kuartela Erasoa 003
PoIizia Nazionalaren kuartela ETAk granadaz erasotu ostean.
Ospital militarra, polizia nazionalaren kuartel bihurtu zen 1983.urtean. Egun Atotxako epaitegiak direnak Errepublikan eraikitako eraikin bat izan zen, udal eskolentzat. Denbora gutxi iraun zuten eskolek. 1937an Espainiako armadak ospital militarra izan zedin “eskatu” zion Udalari. Teorian, lagapena aldi baterakoa zen, baina militarrak bertan geratu ziren 1983. urtea arte, orduan polizia nazionalaren kuartel izatera erabaki baitzuten. Eraikina oso baldintza txarretan zegoen, eta poliziek protesta egiten zuten, baina bertan jarraitu zuten 1997an epaitegietako lanak hasi ziren arte. Polizia nazionalaren kuartelak bi atentatu izan zituen gutxienez. Bigarren atentatua 1983ko irailaren 13an izan zen. Aldakoneako aldapatik ETAk bi granada jaurti zituen kuartelaren kontra, eta atearen ondoan jo zuten. Zauritu arin bat eta kalte materialak izan ziren.
Fecha: 1983-09-13
Autor: Mikel Gaska
Fuente/Donante: Mikel Gaska
Localización: Mandasko Dukearen Pasealekua
Población: Egia, Donostia
Código de identificación: grd7-003
Derechos de uso: