2024 ‘Helduen euskalduntze alfabetatzea Egian’ dokumentalaren aurkezpena 04
‘Helduen euskalduntze alfabetatzea Egian’ dokumentalaren aurkezpena.
Enara Varea Letona auzokideak Gordegiaren babesarekin ekoiztutako dokumentala aurkeztu genuen Kuktur Etxean, Korrika Kulturalaren barruan.
Gordegiako Itsaso Alkortak eta Nereak lanaren aurkezpena egin ostean proiektatu zen dokumentala. Ikusentzunezkoak Donostiako Egia auzoan, helduen euskalduntze alfabetatze prozesua nola eman zen azaltzen du 60ko hamarkadatik hasita.
Emanaldiak arrakasta handia izan zuen eta aretoa erabat bete zen besteak beste euskaltzale, ikasle eta irakasleekin. Bukaeran Korrikako lan taldeko kide batek hitza hartu zuen Korrikaren inguruko egitarau eta xehetasunak azaltzeko.
Fecha: 2024ko martxoaren 15a
Autor: Arkaitz Artola Arnaiz
Fuente/Donante: Arkaitz Artola Arnaiz
Localización: Baztan Kalea
Población: Egia, Donostia
Código de identificación: grd665-007
Derechos de uso: