1979-09-03 Iñaki Kijera Hilketa Salaketa 002

Egia Kalean, barrikada bat eta atzean, herritarrak, Iñaki Kijeraren hilketa salatzen.
1979ko Irailaren 1n, Iparraldeko errefuxiatuen babes eskubidearen alde, Amnistiaren Aldeko Batzordeek Hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak deitu zituzten.
Joaquin Argote Gipuzkoako gobernadore zibilak debekatu egin zuen Donostiako protesta. Ordena Publikoko Indarrek, “grisek”, Donostia guztiz hartu zuten manifestazioaren egunean. Manifestazioa jendetsua izan zen, ordea, 2000 lagun inguru edo, eta horiei Donostiako udaletxean eta Gipuzkoako Foru Aldundian itxialdian zeudenak gehitu zitzaizkien. Manifestazioa Boulevardetik hasi orduko Espainiako poliziak bortizkeria handiz jo zuen manifestazioaren aurka, eta bertan hil zuten Iñaki Kijera gaztea tiro batez. Irailaren 3an greba orokorra deitu zen eta protesta ugari egon ziren Donostian zehar.

Fecha: 1979-09-03

Fuente/Donante:

Localización:

Población:

Código de identificación: grd217-002

Derechos de uso:

Deja un comentario