Garbitokia (Labaderoa)
Karmengo Ama kaleko latsagia (garbilekua), 12. zenbakian zegoen, egungo (2022) Tetuan taberna ondoko belardian.
1917an eraikia, 20 latsarri zituen (arropa garbitzeko harriak) 2 eremutan banatuta; bat arropa igurtzitzeko eta bestea aklaratzeko. Latsari gehien astelehenetan biltzen zen igandetan arropa aldatzeko ohitura zegoelako, emakumeak asteko latsa egitera hurbiltzen ziren metalezko ontzi handiekin. Egunerokoan 5 latsari aritzen ziren besteentzako arropak garbitzen. Sarreran komuna zeukan eta inguruko haurrak askotan gerturatzen ziren ura edan eta komuna erabiltzera. Etxeetan garbigailuak eta ur beroa agertzen hasi zirenean erabiltzeari utzi zen, 1950 hamarkada bukaeran eraitsi zuten arte.
Fecha: 1950 hamarkada
Autor: Desconocido
Fuente/Donante: Alberto Alba
Localización: Karmengo Ama (Karmengo Andre Mariaren Kalea)
Población: Egia, Donostia
Código de identificación: grdg142-007
Derechos de uso: