2019 Santa Ageda Bezpera 014

Santa Ageda Bezperako Bideoa, Gabriel Aresti kaleko Beharko etxean abesten. Arrano Elkartearen eskutik Santa Ageda bezpera den otsailaren 4an auzotar koadrila bat atera ohi da urtero kantu eskean. Arrano bertatik abiatu eta Aldapa kaleko hainbat etxeetan kantatu eta mokadu ederrak jan ondoren, Kanposatu inguruko beste hainbat etxeetan jarraitu ohi du, azkenik, auzoko kaleetara itzuli leta bertan amaitzeko. Santa Agedako aintzinako koplak kantatzeaz gain auzoko bertsolariek propio sortutatakoak ere kantatu ohi dituzte makilekin lurra joaz udaberria etorri aurretik esna dadin. Gutxienik 90. hamarkada ezkeroztik burutu izan da Euskal Herriko ohitura zahar hau Egiako kaleetan hutsik egin gabe.

Data: 2019-02-04

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grdg537-014

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina