1985 Eguzki Lemoiz Bardeak Txirrinda Martxa Donostian
Gladys Del Estal
1979ko ekainaren 3an Guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys Del Estal auzokide ekologista Tuteran. Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen. Hurrengo egunetan mobilizazio…
Lemoiz-Bardeak txirrinda martxa Donostiatik pasa zeneko irudiak. Parkean Gladys del Estali lore eskeintza egiten diote. Martxak gero bere ibilbidea jarraitzen du Atotxa, zentroa, Kontxa eta Antiguan barrena Añorgaruntz.
Data: 1985-07-01
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea:
Kokapena:
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg297-001
Erabilpen Eskubideak:
Gladys Del Estal
1979ko ekainaren 3an Guardia zibilak tiroz hil zuen Gladys Del Estal auzokide ekologista Tuteran. Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen. Hurrengo egunetan mobilizazio ugari egin ziren Euskal Herrian eta urtero omenaldia egiten zaio Gladys Enea (Cristina Enea) parkean. Info + (wikipedian)