1982-01 Arrano Elkartea Inaugurazioa 015
Auzoan biltzeko premia antzematen zuten auzotar batzuk, lehen ikaztegia izandako lokala erosi eta guztion artean konpondu ondoren, Arrano Elkartea inauguratu zuten 1982ko urtarrilan. Asanblearioa zen funtzionamendua eta sorreratik mistoa, hasieran kritika ugari jaso zituen arrazoi honengatik. Hasieratik kultur batzordea osatu zen eta bertatik, ekimen ugari sortu zen, hala nola, Porrontxo jaiak, Porrontxo txaranga, Danborrada, inauteriak etab. luze bat. Argazkian inaugurazio eguna.
Data: 1982
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Karlos Trenor Dicenta
Kokapena: Iruresoro Pasaia
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg260-015
Erabilpen Eskubideak: