1960H EUTG Mundaitz 002
EUTG-ren planoa. Deustuko Unibertsitatearen egoitza da (Jesuitena). 1961. urtean Miguel Oriol e Ybarrak eraikia, garai hartan ohikoak ez ziren estilo eta materialak erabili zituen. Lanek luze jo zuten eta 1975ean bukatu ziren. Aldaketa asko izan ditu egituran (gaur egun ere aldatzen ari dira), eta, ondorioz, gutxi gelditzen da jatorrizko proiektutik. Ancora elkarteak antolatutako Galdu Genuen Hiria erakusketatik eskuratutako irudia.
Data: 1960
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Ancora
Kokapena: Mundaitz Kalea
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg169-002
Erabilpen Eskubideak: