1950 Casilda Hernaez Vargas 011
Ezkerretik eskubira: Félix Likiniano Heriz, bere gurasoak, Casilda Hernáez Vargas eta bere ahizpa Adela (Biarritz). Casilda Hernaez Vargas, Casilda , la Miliciana , Kasilda, Kaxilda edo Kasi bezala ezaguna. 1914. urtean Zizurkilen jaio zen eta 1992. urtean hil zen Donibane Lohitzunen. Bere gaztaroa Egia auzoan pasa zuen.1931. urtetik aurrera Gazte Libertarioen kide izan zen eta espetxeratua izan zen emakumeen lantegi batean grebara deitzeagatik. 1934ko urrian eman ziren gertaeretan (Aiako Harrien konbatea) ezaguna egin zen Donostian, propaganda eta lehergaiak izateagatik atxilotua izan zenean. 1936ko uztaileko borrokan parte hartu zuen eta handik Frantziara ihes egin behar izan zuen. Bartzelonara Felix Likiniano bere bikotearekin bueltatu zen, baina faxisten garaipena eman zenean, berriro ere Frantziara ihes egin zuten. 1943. urtetik aurrera, Biarritzen bizitzen jarri ziren Kaxilda eta Likiniano. 1992. urtean hil zen minbiziz Donibane Lohitzuneko hospitalean. Euskal Memoriaren “Frankismoa Euskal Herrian” liburuaren argazki fondotik hartutako irudia.
Data: 1950
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Joxean Agirre Agirre
Kokapena:
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg058-017
Erabilpen Eskubideak: