1930 Casilda Hernaez Vargas 001
Kaxilda txuriz azpimarratua ageri da irudian 15-16 urterekin beste kideekin batera. CNTko partaideak ziurrenik. Casilda Hernaez Vargas, Casilda , la Miliciana , Kasilda, Kaxilda edo Kasi bezala ezaguna. 1914. urtean Zizurkilen jaio zen eta 1992. urtean hil zen Donibane Lohitzunen. Bere gaztaroa Egia auzoan pasa zuen.1931. urtetik aurrera Gazte Libertarioen kide izan zen eta espetxeratua izan zen emakumeen lantegi batean grebara deitzeagatik. 1934ko urrian eman ziren gertaeretan (Aiako Harrien konbatea) ezaguna egin zen Donostian, propaganda eta lehergaiak izateagatik atxilotua izan zenean. 1936ko uztaileko borrokan parte hartu zuen eta handik Frantziara ihes egin behar izan zuen. Bartzelonara Felix Likiniano bere bikotearekin bueltatu zen, baina faxisten garaipena eman zenean, berriro ere Frantziara ihes egin zuten. 1943. urtetik aurrera, Biarritzen bizitzen jarri ziren Kaxilda eta Likiniano. 1992. urtean hil zen minbiziz Donibane Lohitzuneko hospitalean.
Data: 1930
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Estelnegre
Kokapena:
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg058-016
Erabilpen Eskubideak: