2025-09-12 Montxo Antia 50 Urteurrena 010

Montxo Antia auzokidea hil zutenaren 50 urteurrenaren omenaldia, Montxoren ama eta arrebaren parte hartzearekin.

1975eko irailaren 18an, Brigada Politiko Sozial poliziak, Egiako bizilaguna zen Montxo Martinez Antia hil zuen Madrilen.

Espainiako polizia frankistak hiltzeraino jazarri eta lekukorik gabe hiltzea nahiko ez zela, gezurrez betetako bertsio ofiziala eraiki zuen: Montxok bere buruaz beste egin zuela esan zen. Orain arte, soilik familia, burkideak eta herri memoria saiatu dira bertsio hura ukatzen. Egia osoa ezagutzeko, oztopo judizialak eta errelato partzialak gainditu behar izan dituzte, ETAko militante haren hilketaren atzean zeuden alde ilunei argia jartzen.

Eukal Herriko Giza Eskubideen Behatokiaren koordinaziopean, senideek, Montxoren kideek, forentseek, peritoek, ikerketa lanean sakondu dute eta 50 urtez zabaldu diren gezurrak banan bana indargabetzen ari dira.

Data: 2025-09-12

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd812-010

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina