2023-06-23 Subizi Gaua 013
Subizi gauaren ospakizuna.
2018ko ekainaren 23an, SUBIZI GAUA ospatu zen 1go aldiz Plaza Haundin, aurretik, San Juan bezperako sua eta dantza egiten zelarik. Lizar sua piztu aurretik 180 emakumek dantza egin zuten plazan. Solanoren “Erre zenituzten sorginak” abestiarekin koreografia bat burutzeaz gain kalejira eta lizarraren inguruan kiribil erraldoi bat osatu zuten erratzak eskuan. Orduztik, urtero ospatu da, abeslariak, adarra jotzaileak, haurren parte hartzea, lore sorten banatzen eta orokorrean, auzotarren parte hartzea zabaltzen. Aurten, aurretik, garaiko burukoak egiteko tailerra egin zen 20 emakume parte hartuz eta buruko horiek jantzita atera ziren hainbat emakume.
Data: 2023-06-23
Egilea: Larraitz Azkona
Iturria/Emailea: Larraitz Azkona
Kokapena: Plaza Haundi (Luis Martin Santos Plaza)
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd593-002
Erabilpen Eskubideak: