2016 Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako 08

Historia pilulak:

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako

Egiako euskaldunak ahalduntzea helburu zuen 2016ko ariketa izan zen. Astebetez euskara hutsez bizitzeko esperientzia bizi izan zuten hainbat auzotarrek. Horretarako, astebeteko txanden bidez batak besteari pasa zion lekukoa. Lekuko horretan astez aste partaideek bizi izan zituzten esperientziak bildu ziren. 7 txanda egin ziren, 30 talde eta 300 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Hizkuntz ohituretan…

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenaren 4.txanda aldaketa; Lauaizetak, Sibiliak eta Urzaleak elkarteek hartu zuten lekukoa

Data: 2016-02-05

Egilea:

Iturria/Emailea:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd421-021

Erabilpen Eskubideak:

Historia pilulak:

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako

Egiako euskaldunak ahalduntzea helburu zuen 2016ko ariketa izan zen. Astebetez euskara hutsez bizitzeko esperientzia bizi izan zuten hainbat auzotarrek. Horretarako, astebeteko txanden bidez batak besteari pasa zion lekukoa. Lekuko horretan astez aste partaideek bizi izan zituzten esperientziak bildu ziren. 7 txanda egin ziren, 30 talde eta 300 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Hizkuntz ohituretan ditugun inertzietatik atera eta aukera berriak bilatzeko proposamena izan zen. Norberaren kontzientzientziazio mailan eragin eta ditugun muga eta aukeretan sakontzeko aukera eman zuen. Lutxo Egia idazleak “Transitoak” performancea burutu zuen Bilbon eta ideia hori oinarri hartuta, ariketa kolektibo bihurtu zuten egiatarrek. 2016ko urtarrilaren 8tik martxoaren 12ra egian Euskaraz Nahi Dugulako jarduera egin zen. Egian euskaraz bizi daitekeela erakutsi nahi izan zen praktikan. Elkarrizketa batean lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuten auzotarrek, baita bigarren hitza ere, harik eta komunikazioa eten arte. Esperientzia positiboa izatea bilatzen zen, hori zen oinarria eta estres linguistikoari izkin egiteko parte hartzaileentzako gomendio sorta eta formakuntza ere eskaini zitzaien. Egian euskaraz hitz egin ez, baina, ulertzen duen jende asko dago eta ulermen horretaz baliatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina egiten zuten. Gerora, antzeko ekimenak jarri ziren martxan Agurainen, Añorgan, Trapagaranen, Lasarten… eta 2020an esperientzia sistematizatu eta Euskal Herri osora zabaldu zen. Euskaraldia ekimena deitu zitzaion.

Utzi iruzkina