2000H Juan Mari Jauregi Zalakain 007
Juan Mari Jauregi Zalakain auzotar ezaguna izan zen Egia auzoan. Bankuko langilea, alor askotan egindako lanagatik nabarmendu zen. LAB sindikatuko militantea izan zen. Auzoko jarduera sozialean ere nabarmendu zen. Era guztietako arazoekiko oso sentikorra, Egia auzoko baldintzak hobetzen saiatzen ziren plataforma eta taldeetan aktiboki parte hartu zuen. Bere azken urteetan Egia Bizirik Elkarteko kide izan zen.
Juan Mari Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu zuten. 13/13 sumarioan inputatu zuten. Ez zuten epaitu, gaixotasunagatik eta heriotzagatik. 2010eko irailaren 4an hil zen, garuneko tumore baten ondorioz.
Data: 2000 Hamarkada
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Karlos Trenor Dicenta
Kokapena:
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd255-007
Erabilpen Eskubideak: