2000H Juan Mari Jauregi Zalakain 002
Juan Mari Jauregi Zalakain
Juan Mari Jauregi Zalakain auzotar ezaguna izan zen Egian. Bankuko langilea ofizioz, alor askotan egindako lanagatik nabarmendu zen. LAB sindikatuko militantea izan zen eta auzoko jarduera sozialean ere nabarmendu zen. Era guztietako arazoekiko oso sentikorra, Egia auzoko baldintzak hobetzen saiatzen ziren plataforma eta taldeetan aktiboki parte hartu zuen. Bere azken urteetan Egia Bizirik Elkarteko kide…
Santa Ageda bezpera
Santa Ageda bezpera den otsailaren 4an auzotar koadrila bat atera ohi da urtero kantu eskean Arrano elkartearen ekimenez. Gutxienez 90. hamarkada ezkeroztik burutu izan da Euskal Herriko ohitura zahar hau Egiako kaleetan hutsik egin gabe. Santa Agedako aintzinako koplak kantatzeaz gain auzoko bertsolariek propio sortutatakoak ere kantatu ohi dituzte makilekin lurra joaz udaberria etorri aurretik…
Juan Mari Jauregi, Santa Agedan bere anaia Joseanekin eta Pili emaztearekin.
Data: 2000 Hamarkada
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Karlos Trenor Dicenta
Kokapena:
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd255-002
Erabilpen Eskubideak:
Juan Mari Jauregi Zalakain
Juan Mari Jauregi Zalakain auzotar ezaguna izan zen Egian. Bankuko langilea ofizioz, alor askotan egindako lanagatik nabarmendu zen. LAB sindikatuko militantea izan zen eta auzoko jarduera sozialean ere nabarmendu zen. Era guztietako arazoekiko oso sentikorra, Egia auzoko baldintzak hobetzen saiatzen ziren plataforma eta taldeetan aktiboki parte hartu zuen. Bere azken urteetan Egia Bizirik Elkarteko kide izan zen.Juan Mari Espainiar Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu zuten 2010ean eta 13/13 sumarioan inputatu zuten. Azkenean ez zuten epaitu, gaixotasunagatik eta heriotzagatik. 2021eko irailaren 3an hil zen, garuneko tumore baten ondorioz.
Santa Ageda bezpera
Santa Ageda bezpera den otsailaren 4an auzotar koadrila bat atera ohi da urtero kantu eskean Arrano elkartearen ekimenez. Gutxienez 90. hamarkada ezkeroztik burutu izan da Euskal Herriko ohitura zahar hau Egiako kaleetan hutsik egin gabe. Santa Agedako aintzinako koplak kantatzeaz gain auzoko bertsolariek propio sortutatakoak ere kantatu ohi dituzte makilekin lurra joaz udaberria etorri aurretik esna dadin. Arrano Elkartetik abiatuta, Aldapa kaleko hainbat etxeetan kantatu eta mokadu ederrak jan ondoren, Kanposatu inguruko beste hainbat etxeetan jarraitu ohi du, azkenik, auzoko erdialdean amaitzeko.