2020-12-12 Maizterren Sindikatua Egia Bizirik Asanblada 001
Egia Bizirik
Badira urte asko Egian auzoa hobetzeko lanean ari diren taldeak daudela. 1976an Auzo Elkartea sortu zen, ondoren Hirigintza Koordinadora… Talde hauek gauza asko lortu zituzten: Villa Salia, Plaza Haundi, Atotxako Etxebizitzak babes ofizialekoak izan zitezen ekimenak. Beti filosofi bat eman da: talde guztien lana errespetatu behar da, baina zerbait lortu nahi bada, mugitzen den jendea…
Auzoan, asanblada iragartzeko jarritako pankarta. Maizterren sindikatuak Egia Bizirkekin batera, kanpaina bat hasi zuen Egia 22ko bizilagunei babesa emanez. Jakina da, 2000ko hamarkadako krisiarekin, estatuak hartu zuela bankuen zorraren zati handi bat. Besteak beste, SAREB sortu zuen, bankuen ziren higiezinez (pisuak, lokalak) arduratzen dena. Bada, SAREBk Egia 22ko eraikinaren jabea da eta bizilagunen alokairu-kontratuak berritzeari ukatzen dio, eta kalera bota nahi ditu.
Data: 2020-12-12
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Karlos Trenor Dicenta
Kokapena: Plaza Haundi (Luis Martin Santos Plaza)
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd149-001
Erabilpen Eskubideak:
Egia Bizirik
Badira urte asko Egian auzoa hobetzeko lanean ari diren taldeak daudela. 1976an Auzo Elkartea sortu zen, ondoren Hirigintza Koordinadora… Talde hauek gauza asko lortu zituzten: Villa Salia, Plaza Haundi, Atotxako Etxebizitzak babes ofizialekoak izan zitezen ekimenak. Beti filosofi bat eman da: talde guztien lana errespetatu behar da, baina zerbait lortu nahi bada, mugitzen den jendea koordinatu behar da. Egia Bizirik 2003an sortu zen, Auzo Elkarte gisa, parte hartu nahi duen ororentzat irekia. Egia Bizirik-ekin lankidetzan aritu dira egiatar asko eta auzo baldintzak hobetzen saiatu dira: anbulatorioa hobetu, bide gorria lortu, autorik gabeko elkarbizitzarako guneak eskatu, etxebizitza irisgarriak eskatu, saltoki txikiei laguntza eman… Egia Bizirik ekimen kulturalak ere antolatzen ditu: hitzaldiak, Zine Foruma….