Mu harategia”Denok daukagu diskurtso bat baina gero praktikan huts egiten dugu”

David, Mu harategian / Araitz Katarain

Komertzioaren izena: Mu harategia.
Helbidea: Karmengo ama, 34, 20012, Egia.
Jarduna: Harategia.

Historia

1974an ireki zuen aurreko jabeak harategia eta bertan jardun zen lanean 2006an Davidek hartu zuen arte. Aurretik harategi bat zen eta berdinarekin jarraitzea erabaki zuen. Bezero mota auzoarekin batera aldatu da, eta batez ere ohiturak aldatu dira.

Mu harategia / Araitz Katarain

Gaur egun

Urteetan egindako lanaren eta gertutasunaren fruitu da auzotarrekin daukaten harreman ona. Lehenago goizetan etortzen zen jende gehiago, emakume askok ez zuten etxetik kanpo lan egiten eta goizetan hartzen zuten erosketak egiteko tartea, gaur egun, arratsaldetan egoten dira lanpetuago.

David bertan lanean dagoenetik, sei harategi itxi dituzte auzoan, hori penagarria da. Gaur egun ez da errentagarria, supermerkatu handiek denda txikiak jan dituzte.

Etorkizuna

Oraindik gaztea da David,, urte askoan jarraitu dezake harategiarekin baina ez dio etorkizunik ikusten. Komertzio txikiak dekandentzian daude aspaldi eta Egiako komertzioak ez dira salbuespena. Guztiok daukagu diskurtso bat eta teorian badakigu zer babestu behar den baina gero praktikakan kontrakoa egiten dugu. Harategiarekin jarraituko dute hala ere, auzoa eraikitzen jarraituko dute.

Anekdota

Anekdota pila bat dauzkate, hurbildu eta ezagutu!