Erreka taberna “Egian auzo nortasun handia dago, jendeak elkar ezagutu eta zaintzen du. Horri eutsi behar diogu”.
2025eko urria / Araitz Katarain
Komertzioaren izena: Erreka taberna.
Helbidea: Deba ibaia kalea 4
Jarduna: Taberna eta jatetxea.
Historia
Saihoaren amak 2000. urtean hartu zuen tabernaren gidaritza. Pixkanaka Saihoa bera ere amarekin lanean hasi zen, platerak garbitzen hasieran, sukaldean beranduago. Taberna familiarra eta txikia izan da betidanik. Covid garaian Saihoaren ama erretiratu eta konponketa batzuk egin ondoren Saihoaren eskuetan geratu zen. Saihoa gaztea zenean, askoz komertzio eta taberna gehiago zeuden auzoan, zerbitzu guztiak bertan zenituen. Pixkanaka bizitasun hori galtzen joan da.

Gaur egun
Hasiera nahiko gogorra izan bazen ere, aurrera ateratzea lortu zuten eta gaur egun, lantalde polita daukate eta eguneko menuarekin egiten dute lan batez ere. Komertzio familiarra denez, bezeroak ere familiaren parte dira. Lan askoz gutxiago dago gaur egun eta ondorioz jende gutxiago mugitzen bada ere, betiko bezeroak gertu dauzkate oraindik eta horrek tabernari etorkizuna ematen dio.
Etorkizuna
Gero eta inpertsonalagoa da guztia. Baina auzotarrak beraien artean zaintzen dira eta hori garrantzitsua da. Egiak badauka auzo izaera eta horri eusten saiatu behar da, horrelako tabernak izan daitezke hori lortzeko tresna eraginkorrak adibidez.
Zenbait unetan taberna saltzeko asmoa izan badu ere, jarraitzeko gogoz dago eta ilusioarekin jarraituko du amak hasitako tabernarekin.
Anekdota
Joan bertara, ezagutu eta sortu zure anekdota!