2022-06-21 Hau Egia Da Janari Dastaketa 002
Hau Egia da!
Hau Egia da!, kultura-aniztasunean eta esku-hartze komunitarioan oinarritutako proiektua da eta bi helburu ditu: batetik, Egia auzoan kulturarteko ekimenak sustatzea, pertsona guztientzako topagune irekiak ahalbidetzeko. Bestetik auzoan dauden sareak indartzea, kulturartekotasuna ikusarazi eta lantzeko. Gaur egungo migrazio-prozesuek egoera berriak dakartzate hiri eta auzoetan, askotan bazterkeria eta arrazakeria eragiten dituztenak. Egoera berri horiek, hala ere, ikasteko…
Hau Egia da!-k antolatutako ekimena.
Herrialde ezberdinetako plater tipiko batzuk prestatu ziren. Emauseko terrazan prestatutako janaria dastatu zen.
Data: 2022-06-21
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Karlos Trenor Dicenta
Kokapena: Mundaitz Kalea
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grd429-002
Erabilpen Eskubideak:
Hau Egia da!
Hau Egia da!, kultura-aniztasunean eta esku-hartze komunitarioan oinarritutako proiektua da eta bi helburu ditu: batetik, Egia auzoan kulturarteko ekimenak sustatzea, pertsona guztientzako topagune irekiak ahalbidetzeko. Bestetik auzoan dauden sareak indartzea, kulturartekotasuna ikusarazi eta lantzeko. Gaur egungo migrazio-prozesuek egoera berriak dakartzate hiri eta auzoetan, askotan bazterkeria eta arrazakeria eragiten dituztenak. Egoera berri horiek, hala ere, ikasteko eta irekitze kulturalerako aukera gisa ulertu behar direla uste dugu. Hau Egia da! Egia auzoaren izena eta egia hitza jasotzen duen hitz joko baten emaitza da. Beraz, auzoari, bere kale eta bizilagunei erreferentzia egiten zaie, errealitate sozial eta kultural anitza balioan jarriz eta aldi berean, sarritan migrazioari loturik joan ohi diren gezur, egi erdi, zurrumurru edo esamesetan arreta jartzen laguntzen digun esaldia da. Proiektua 2019. urtearen hasieran hasi zen, kultur bitartekaritzan eta aniztasunean diharduten hainbat elkarte eta erakundeak osatutako lan talde bat abian jarrita. Bertan parte hartzen dute: Emaus Gizarte Fundazioa, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, Bagera, Ongi Etorri Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostiako Udala, Tabakalera, Egia Bizirik eta Dar-Dar Gizarte Ekimen Koop. 2020/21 urteetarako Etorkizuna Eraikiz dirulaguntzari esker, eta lehen fasean garatutako diagnostikoan detektatu ziren erronkak abiapuntutzat hartuta, hainbat lan ildo aktibatu dira partehartze prozesu baten bidez. Horien helburua izan da auzoaren aniztasuna ikusarazi eta topaleku posibleak identifikatzea, gastronomiaren bidez elkarbizitza-espazioak sortzea eta Egian lan egiten duten erakundeen artean sareak eratzea, eguneroko lanean kulturarteko ikuspegia txertatzeko.