K1 Donostiara Kronika Erakusketa

K1 Donostiara ekimenak antolatutako Kronika erakusketa Kultur Etxean. Horretaz gain Transportes Lasarten musika eta irudi emanaldiak egon ziren.

Irudien eta argazkien bitartez, 2012ko Ekainaren 23an Egian ospatutako lehenengo 
K1 Donostiara ekitaldian gertatutakoa kontatu zuen kronikak. Mikel Andueza, Natxo Castellanos, Mario Olmeño, Pello Gutiérrez, Mikel Gaska, Adrián Perea, Julian Gavilán eta Naroa Gurutzetaren kamerek partehartzaile guztiek egindako esfortzua laburbildu eta azaleratu zuten bertan.

Egitaraua:

20:00tan Txalaparta deia Transportes Lasarte eraikinaren zabaltzan, Sergio Lamuedra eta Iker Amondarainen eskutik. Jarraian eta Egia Kultur Etxe barruan. Donostiako Udalaren Dantza eta Musika Eskolako Dantza Klasiko taldearen eta Hari Orkestra Gaztearen emanaldiak, erakusketari hasiera ematen zaion bitartean.

22:00tan BideoArte + Big Band. Transportes Lasarte eraikinaren barrualdeko fatxadan Pello Gutierrezek mamitutako bideoaren proiekzioa, Big Band taldearen zuzeneko musikaz lagunduta.

Data: 2013-04-25

Egilea:

Iturria/Emailea:

Kokapena:

Herria:

Identifikazio Kodea: grd320-004

Erabilpen Eskubideak:

Utzi iruzkina