1984 Portaviones Atotxa 003
Atotxako “portaviones”-en kontura auzokideek burututako protesta. Pankartako lema: “Feria de urbanicación tercermundista – Donosti. Abuso de poder beneficios de gangster. Apurtu.” XX. mendeko 70. hamarkadan hasi ziren bingoa izango zena eraikitzen. Bizilagunek instalazioa etxebizitzetatik oso gertu zegoelako protesta egin zuten. Obra bukatu gabe geratu zen, eta egitura "Atotxako portaviones" bihurtu zen. Abandonatua, zikinkeria foku bat bihurtu zen. Bizilagunen protestak ugaritu egiten ziren, eraisteko eskatuz. 1989an, Udalak portaviones estali zuen. Azkenean, 1994an bota zuten. Gaur egun (2019) toki horretan Blas de Otero plaza dago.
Data: 1984
Egilea: Mikel Gaska
Iturria/Emailea: Egia Bizirik
Kokapena: Blas De Otero Plaza
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg277-003
Erabilpen Eskubideak: