2007-03-08 Dandai Emakume Langileen Nazioarteko Eguna 001
Dandaiko Zuzendaritza Batzordea emakumearen eguna ospatzen. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Txaro Jimenez (batzordekidea), Rakel Kantero, Antxoni Muñoz, Maru Rizo presidentea eta Mertxe Ortiz diruzaina ageri dira. 1966 urtean, Tejeria kalean, Familia eta Gizarte Heziketa Zentroak bere ateak zabaldu zituen. Garai hartako Aurrezki Kutxa Munizipalaren Gizarte Ekintza moduan. Gipuzkoan izan ziren zazpi Zentroetatik, sortu zen lehena. Emakume asko, auzokideak batez ere, baino baita Donostia eta gertuko herritakoak, biltzen ziren bertan. Zentroaren eskeintza, lehenengo urte haietan, arratsaldekoa zen eta haurtzaindegi zerbitzuarekin osatzen zen. Urteen poderioz, ordutegia eta eskeintza zabaltzen joan zelarik. Beti emakumeak, beraien interes eta beharrak, ardatz hartuta, jarduera asko eta esparru ezberdinekoak, antolatzen ziren: soziokulturalak, artistikoak, osasunezkoak, alfabetatze eta lanerako sarbidea ahalbideratzen zuten trebakuntzak, aisialdi hezitzailea, bidai kulturalak, eta abar. Gaiak, denetarikoak: filosofia, psikologia, sexualitatea, literatura, hitzaldi eta eztabaidak, josgintza, gimnasia, yoga, antzerkia, eskulanak, kultura, brikolaje tailerrak, ÒNaceÓ aldizkariaÉ 1990eko hamarkadan, 300 emakume inguru biltzera iritsi zen. Egunero, 100en bat bertatik igarotzen ziren talde, saio eta ordutegi ezberdinetako partaide. 2000an, Kutxa Fundazioak bere Gizarte Ekintzako esparru asko uzten hasi zen. Heziketa zentruak, horietako bat. Egian, ordea, zentroan biltzen ziren emakumeak, proposamen bat luzatu zieten Gizarte Ekintzako ordezkariei eta beraiekin negoziatu ondoren, eta elkarte moduan eratuta, jarduerarekin modu autonomoan jarraitzea lortu zuten. Dandai emakumeen elkartea hemen da. 2003 urtea zen. Dandai emakumeen elkarteak, ibilbide oparoa egin du ere gaur egun arte. Auzoarekiko harremana eta bestelako sareak trinkotzen jarraitu zuen. Talde eragile ezberdinak izan ditu. 2018an, ikusita erreleborik ez zegoela, elkartearen ateak ixtea erabaki zuten arte. Egiako garapenaz kontzientziatzeko funtsezko tresna izan zen, zalantzarik gabe.
Data: 2007-03-08
Egilea: Ezezaguna
Iturria/Emailea: Maru Rizó Castejón
Kokapena:
Herria: Egia, Donostia
Identifikazio Kodea: grdg427-001
Erabilpen Eskubideak: